AINTZINAKO IRAGANA: ARKEOLOGIA ZURE ESKUETAN
|
|
GUISSONA: Parke arkeologikoa – Eduard Camps Museoa Guissona-n Iesso erromatar hiriaren azterkuntza arkeologikoak ezagutu ditzakezue. Eduard Camps Museoan (Ordutegia: Larunbatetan 11etatik 14etara eta 17etatik 19etara; igande eta jaiegunetan 11 orduetatik 14etara, telefonoa 973 551 414) Guissona-n, egindako azterkuntzen ondorioz, erromatar agerreraren museografia bikainaz ez ezik, aparteko piezetaz ere, gozatu ahal dituzue. Servilla Praepusa hilarria nabarmena da, idatzi den hileta jo ederrekin, edota banako piezak brontzezko zaldizko bezala, hiriko irudi ezaugarritzat bihurtuz. Museora eta parke arkeologikorako bateratu bisita gidatua ez galdu. Guissona–ko aberastasun arkeologikoaren erakusgai gisa web orrialdean bertan ikus ezazue: www.guissona.net/turisme/iesso/iesso.htm
|
|
|
CASTELLNOU D’OSSÓ Erromatar
dorre biribila (K. a. II M.) goiko aldean Erdi Aroaren ezaugarriekin.
Gotorleku banako hau ilera erregularrez ezarritako
harri bloke handiengatik nabarmena da. |
|
|
MOLÍ D’ESPÍGOL (Tornabous) Iberiar
herria (K. a.VIII M. K. a. 218ra). Katalunyan Iberiar herriaren
aztarnategirik garrantzitsuenetarikoa. Herriak biribil itxurako txokoa
zeukan harresiz inguraturik. Kaleak lauzaturik ziren, laukizuzen oineko
etxeak ziren, non oraindik etxeren bat irauten duen. www.museutarrega.com/Arqueologia
|
|
|
PLANS DE SIÓ
Aranyó hirigunearen gertu, landa baten erdian, harearri ikaragarri bi aurki ditzakegu, “harrizko lastategiak” deiturikoak, kondaira baten oroimenez, non zikoitz baten bi txori haundi harriz bihurtu ziren txiro bati erremusina ez emateagatik. Lastategi hauen hurbil Aranyó-ko goi erdi aroko Nekropolia aurkitzen dugu, arrokan zulatutako bost hilobiz eraturik. Errepidera itzultzen bagara, kilometro bat baino gutxiagora, Montcortés herriaren aurrean, Columbariora joateko seinalea aurkituko dugu. |
|
|
ERDIAROKO NEKROPOLIEN IBILBIDEA.
Arrokan edo harlauzan zulatutako hilobiak, lurraren ezaugarrien edo kultur tradizioaren edo pertsonaren giza-mailaren araberako egingo zituztenak, ehorzketa elementu mota konkretu dira Katalunyan erdi aroaren bertan ezartzen den hilobiratzeko praktika arrunta eta adituen ustez Visigoduenetik XII. menderarte garatzen dela.
Segarra-n
goi erdi aroko nekropoli batzuk kokatzen dira, Torà herrialdean
aurkitzen ditugunak, Clot dels Nens Xics, haur hilobiak bereziki,
edo Collet Alt de Cal Galzeran nabarmenak dira. Eskualdean zehar
aztarnategi ugari aurkitzen ditugu, aipaturiko Aranyó nekropoli hain
zuzen, edo Mas Formiga, Torrefeta eta Florejacs udalerrian. |
|
|
ARTESA DE SEGRE IBILBIDEA
Artesa de Segre (La Noguera) Lleida eskualdean aberastasun arkeologikoenetariko udalerrikoa da. Artesatik gertu, Alós de Balaguer herrian Parco Leizea dago, arkeologikoen aztarnategirik garrantzitsuenetariko bat.
|